Posta elektronikoa
Sartu zure POP3 edo IMAP4 posta-kontuan telefonoarekin mezu elektronikoak
irakurtzeko, idazteko eta bidaltzeko. Posta elektronikorako aplikazioa mezu
elektronikoak bidaltzeko erabiltzea eta mezu elektronikoak testu mezu gisa bidaltzea
ez dira gauza bera.
Posta elektronikoa erabili ahal izan aurretik, ziurtatu ezarpen zuzenak dituzula. Posta-
kontu berri bat sortu edo lehendik dagoen kontu bat erabil dezakezu, zure posta
elektronikoko hornitzaileak mugikorretik posta elektronikorako sarbidea onartzen
badu. Nokiak ezarpen horiek eskuragarri ditu. Jarraitu agertzen diren argibideak edo
hautatu eskuz zure posta elektronikoko hornitzailea. Zure posta elektronikoko
kontuaren erabilgarritasuna eta ezarpenak egiaztatzeko, jarri harremanetan posta
elektronikoko zerbitzu-hornitzailearekin. Baliteke posta elektronikoa konfiguratzeko
ezarpenak konfigurazio-mezu gisa jasotzea.
Posta elektronikorako aplikazioan sartzea
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
eta
Posta elektronik.
edo lehendik dagoen posta-
konturen bat.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. Mezuek asmo txarreko softwarea eduki
dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.