
Mapak eta GPS
Telefonoak ez du barruko GPS antenarik. GPS konexioa behar duten aplikazioak
erabiltzeko, erabili kanpoko GPS hartzaile bateragarri bat (osagarria bereizirik saltzen
da). Parekatu GPS hartzailea telefonoarekin Bluetooth hari gabeko teknologia erabiliz.
Informazio gehiagorako, ikusi GPS hartzailearen erabiltzailearen gida.
Global Positioning System (GPS) erabil dezakezu Mapak aplikazioari laguntzeko. Aurkitu
zure kokapena edo distantziak eta koordenatuak neurtu.
Telefonoa kanpoko GPS hartzaile batekin parekatu ondoren, zenbait minutu igaro
daitezke telefonoak uneko kokapena bistaratu arte.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen
erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta hau
Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren Sailean GPS
politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen geometria eskasak
ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta
eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan
dezakete. Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen barruan edo lur azpian
eta oztopa daitezke zenbait materialekin, hormigoia eta metala, esaterako.
Mapak 29

GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta irrati
zelularren sareek adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo
nabigatzeko.