
Laguntza
Zure produktua erabiltzeko moduari buruzko informazio eskuratzeko edo telefonoaren
funtzionamenduari buruzko zalantzak badituzu, ikus erabiltzailearen gida edo laguntza
orriak www.nokia.com/support helbidean edo zure tokiko Nokia-ren webgunean,
mugikorraren arakatzailearekin, www.nokia.mobi/support helbidean.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, saiatu honela:
•
Berrabiarazi telefonoa: itzali telefonoa eta kendu bateria. Minutu bat geroago,
berrezarri bateria eta piztu gailua.
•
Nokia Software Updater aplikazioarekin, eguneratu zure telefonoaren softwarea
erregularki, funtzionamendu hobetua eta funtzio berriak eskuratzeko. Ikus
www.nokia.com/softwareupdate edo zure tokiko Nokiaren webgunea. Egin
telefonoko datuen babeskopia telefonoaren softwarea eguneratu aurretik.
•
Telefonoaren jatorrizko ezarpenak berrezarri, erabiltzailearen gidan agertzen den
bezala.
Honela ere arazoa konpontzen ez bada, Nokiarekin harremanetan jarri konpontzeko
aukera gehiago lortzeko: Ikus www.nokia.com/repair. Telefonoa konpontzera bidali
aurretik, egin telefonoko datuen babeskopia.