
Eguneratu softwarea ordenagailuaren bidez
Software eguneratzeekin telefonoa erosterakoan eskuragarri ez zeuden funtzio berriak
eta hobetuak eskura ditzakezu. Softwarea eguneratuta telefonoaren funtzionamendua
ere hobe daiteke.
Nokia software egiaztatzailea telefonoaren softwarea eguneratzeko ordenagailurako
aplikazio bat da. Telefonoaren softwarea eguneratzeko, ordenagailu bateragarri bat,
Interneterako banda zabaleko sarbidea eta telefonoa ordenagailura konektatzeko USB
datu-kable bateragarri bat behar dituzu.
Informazioa eskuratzeko, azken bertsioen dokumentazioa ikusteko eta Nokia software
egiaztatzailea deskargatzeko, zoaz www.nokia.com/softwareupdate helbideetara edo
zure tokiko Nokiaren webgunera.
Telefonoaren softwarea eguneratzeko, jarraitu ondorengo pausoak:
1 Deskargatu eta instalatu Nokia software egiaztatzailea ordenagailuan.
2 Konektatu telefonoa ordenagailura USB datu-kable bateragarri bat erabiliz eta ireki
Nokia Software Updater aplikazioa. Nokia software egiaztatzaileak fitxategien
babeskopia egiten, softwarea eguneratzen eta fitxategiak leheneratzen lagunduko
dizu.
Informazio orokorra 11