Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiak aukera ematen dizu telefonoa irrati uhinak erabiltzen dituen
Bluetooth gailu bateragarri batera konektatzeko, 10 metroko (32 oin) esparruan.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: sarbide generikoa, eskulibrea, aurikularra, object push, fitxategien
transferentzia, markaketa bidezko sareratzea, serieko ataka, SIM sarbidea, objektu
aldaketa generikoa, audio banaketa aurreratua, urruneko audio eta bideo kontrola eta
audio eta bideo banaketa generikoa . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak
onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen
fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Bluetooth konexio bat ezarri
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektibitatea
>
Bluetootha
eta jarraitu hurrengo
urratsak:
1 Hautatu
Nire telefonoaren iz.
eta idatzi izen bat zure telefonoarentzat.
2 Bluetooth konektibitatea aktibatzeko, hautatu
Bluetooth
>
Piztuta
. Bluetooth
aktibo dagoela adierazten du.
3 Zure telefonoa audi hobekuntza bati konektatzeko, hautatu
Aud. osagarri.
konek.
eta konektatu nahi duzun gailua.
4 Telefonoaren esparru barruan dauden Bluetooth sistemako edozein gailuri
parekatzeko, hautatu
Gailu parekatuak
>
Gailu berria gehitu
.
Joan aurkitutako gailu batera, eta hautatu
Gehitu
.
Idatzi pasakode bat (16 karaktere arte) zure telefonoan eta onartu beste Bluetooth
gailuarekiko konexioa.
Segurtasuna axola bazaizu, itzali Bluetooth funtzioa, edo ezarri
Nire telef. ikuspena
honela:
Ezkutatuta
. Bluetooth komunikazioa bakarrik fidagarriak direnekin onartu.
PC konexioa internetera
Bluetooth teknologia erabili zure PC bateragarri interneti konektatzeko, PC Suite
softwarea erabili gabe. Zure telefonoak Interneterako sarrera eskaintzen duen zerbitzu
hornitzaile bat aktibatuta izan behar du, eta PCak Bluetooth PAN (Personal Area
Network) sarean lan egiteko aukera eman behar du. Sarerako sargunerako (NAP,
network access point) zerbitzura konektatu eta telefonoa eta PCa parekatu ondoren,
telefonoak automatikoki irekitzn du Internetera konektatzeko pakete datu bat.